2012ko marka hautsi du bisitarietan Ficobako Gabonetako Haur Parkeak: denera 11.500 haur jaso ditu, aurreko urtean baino %25 gehiago. Gipuzkoan gisa honetako parkeen artean Irungoa “erreferentzia” dela esan dute Ficobako arduradunek, “herrialdeko bazter guztietatik eta ikastetxeetatik iritsi direlako bisitariak”.
Publikoaren partetik parkea zabalik izan den bitartean jarduera guztiek “arrakasta” izan dutela jakinarazi dute antolatzaileek, “eta berriak sartu direnez, publiko gaztearen bisitak handitu egin dira”.