Udaltzain agintariak beharrean kaleko agenteak behar direla esan du EAJk
Udal Gobernu Taldeak Udaltzaingoaren eredu berria aurkeztu ondoren, EAJren iritziz, eredu horrek “agintari gehiago kontratatzea” duela helburu, “eta ez kalean patruilan arituko diren polizia kopurua gehitzea, nahiz eta alkateak hori adierazi duen”.
Era berean, “herritarrengandik hurbil egongo den poliziaren alde” apustu egiten duela adierazi du talde jeltzaleak, eta horregatik, udaltzaingo gehiago kontratatzeko eskatu dio udalari idatzi batean.
Errenteriak kaleetan patruilan arituko diren polizia gehiago behar dituela iritzi dio EAJk: “Geroz eta errenteriar gehiagok du segurtasun ezaren sentipena”.
Udalaren proposamenean, auzo bakoitzeko udaltzain bat egongo dela biltzen dela esan du EAJk: “Baina nola babestuko du udaltzain bakar batek Beraun edota Galtzaraborda bezalako auzo osoa?”.