Amaia Agirregabiria alkateak agerraldia egingo du bihar, Trintxerpen Urte Zahar gaueko sutearen ondorioz kaltetuei buruzko hainbat informazio emateko, tartean, kaltetuak non berkokatu daitezkeen azalduko du. 12:00etan izango da agerraldia, barruti horretako alkateordetzan.
Hala ere, EFE agentziak Jaurlaritzako iturriak aipatuz eman duen informazioaren arabera, familia horiek ezin izango dira momentuz berkokatu Pasaiako gizarte etxebizitzetan, horietan ezin delako oraindik inor bizi, hainbat baimen tarteko. Hortaz, inguruko herrietako —Errenteria-Orereta, Irun, Hernani edo Donostia— etxebizitzak jarriko dituzte kaltetuen eskura sei hilabetez hasteko, eta doan; epe hori pasatuta erabakiko dute ordainketak egin behar diren edo ez, eta egin behar izan balira, nola.