Olatuak Oiartzun ibaian. / Argazkilaria. Aitor San Jose.
Atzoko itsasoko denboralea Errenteria-Oreretan ere nabaritu zen: Oiartzun ibaian olatuak izan ziren. Donostian 10 metroko olatuak neurtu dituzte, eta handik kilometro batzuetara ere nabaria zen itsaso zakarra. Animatuz gero, surfa ere egiteko aukera bazegoen Oiartzun ibaian. Irudia, gauean ateratakoa da, eta Aitor San Josek atera du.