Marlaxkak Baionan hasiko du 2014ko Gipuzkoako Xake Liga
Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko lehen taldeak Baionan hasiko du Gipuzkoako Liga, larunbatean. Aurten bost talderekin ariko da lurraldeko txapelketan Marlaxka —iaz lau izan ziren—, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan, eta beste bi talde Hirugarren Mailan. Donostiako Gros taldeak ditu talde gehien, zortzi, eta ondoren Marlaxka eta Zarauzko C. Iriondo taldeak daude, bostekin.
Ohorezko Mailako taldeak Lapurdiko hiriburuan jokatu behar badu, Lehen Mailakoak ere kanpoan egingo du debuta, Elgoibarren. Hondarribia C-k, aldiz, etxean jokauko du Bigarren Mailako ligako lehen jardunaldia, Añorgaren kontra. Eta Hirugarren Mailako taldeen artean derbia izango da, larunbat arratsaldean Kasino Zaharrean.
Oreretako bi talde
Oarsoaldeko taldeei dagokienez, Mundarro-Oreretak hiru ordezkari izango ditu Lurraldeko Ligan, Ohorezko, lehen eta Bigarren Mailan. Errenteria-Ooreretako beste taldeak, Beraun Berak, Lehen Mailan ariko da 2014ko denboraldian.