Kutxa Ekogunea pozik Ontziratu Zaitez kanpainaren Oiartzungo parte hartzearekin
Ontziratu Zaitez kanpaina egin duten beste herriekin alderatuta, Oiartzunek batez bestekoa gainditu duela jakinarazi du Kutxa Ekoguneak. Hori kontuan hartuta, oiartzuarrak zoriondu eta bide berean jarraitzera animatu ditu.
Hain zuzen, Gipuzkoako 30 udalerrik bat egin dute kanpaina horrekin 2011n martxan jarri zenez geroztik. Zentzu horretan, Ekogunea “oso pozik” agertu da, “herritarren ohitura jasangarriagoak barneratu dituztelako, eguneroko erosketetan ingurunea kaltetzen duten hondakin kopurua murriztuz”.