Hendaiako Herriko Etxea
CSF elkarteak ostiralero jarriko du Herriko Etxean Hendaiako kontsumitzaileen kezkak jasotzeko eta bideratzeko bulegoa. Hilaren 3an hasi ziren zeregin horrekin CSFkoak, eta ostiralero Herriko Etxeko lehen solairuko 4. bulegoan egongo direla jakinarazi dute, 09:30etik 11:30era. Aholkuak jasotzeko beste bi bide baditu elkarte horrek: lehena 05 59 59 14 09 telefono zenbakira deituz; bigarrena
csf8[abildua]wanadoo.fr-ra idatziz (Euskal Herriko egoitzarenak dira bi lotura horiek, Baionakoak).