Txingudiko badiaren ibilbidearen zati bat zabaldu dute Hendaian, Kanetatik Intzurara doana zehazki. Kilometroko bidea da zabaldu berri dutena, eta horren berezitasuna da bide gehiena (880 metro) egurrezko zubixka batetik egiten dela. Zabalik dago, baina ez dute oraindik inauguratu, oraindik ere igogailu bat egiten ari direlako —harrizko zubiko oinezko pasabidearen eta topoaren zubiaren artean— bideafen barruan. Bideak argiztapena du.
Obraren kostua 2,5 milioi eurokoa izan da. Europako Batasunak %65arekin lagundu du, eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluak nahiz Pirinio Atlatinkoetako Kontseilu Orokorrak %7,5ko diru ekarpenak egin dute bakoitzak. Hilean zehar inauguratuko dute 2013ko abuztuan hasi ziren lanak.