Gaztelerazko literatur tailerrean Carrascoren 'Intemperie' landuko dute
Jesus Carrascoren Intemperie liburua (Seix Barral, 2013) landuko dute asteazken honetan, hilak 8, gaztelerazko literatur tailerrean. Zuloaga Etxean bilduko dira, ohi bezala, 16:00etan. Madrilgo liburu saltzaileen arabera, ‘2013. urteko liburua’ izan zen Carrascoren Intemperie.