‘Señales de vida’ dokumentaleko une bat
Señales de vida. Nestor Basterretxea (
Bertoko begiradak. Nestor Basterretxea) goiburuko dokumentala proiektatuko dute igandean, hilaren 12an, Itsas Etxea Auditoriumean. Gentzane Martinez Osabak eta Alexander Garcia Bikuñak zuzenduta dago eta zuzendariek beraiek azaltzen dutenez, “Filme honek, Nestorren bizitzan eta lanean dokumentalak ahalbideratzen duen indusketa egin du. Nestorrek sormenerako duen berezko indar hori biltzen saiatu gara, Euskal Herriko Arte Garaikidearekin izan duen joan etorriko harremana eta eragina aztertzeko”
Sarrerak 2 euroan jarri dituzte eta leihatilan bertan erosteko aukera izango da; emanaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko dute Itsas Etxeko leihatila. Emanaldia gazteleraz izango da. 19:00etan hasiko da proiekzioa.