Amako kadeteek bi domina lortu dituzte Burgosko Espainiako Kopan
Hasi da urtea Ama Guadalupekoa Judo Taldearentzat, baita indartsu hasi ere. Kadete Mailako hainbat kirolari Burgosen lehiatu dira larunbatean, Jose Luis Tamalillo kiroldegian egin zen Espainiako Kopako proban.
Maialen Ramos irundarrak lortu zuen Amakoen emaitzarik onena, -63 kiloetako urrea eskuratu baitzuen; kadeteen zirkuituko laugarren domina da Ramosentzat.
Oier Goikoetxea (-55), bestalde, min hartuta iritsi zen Burgosera. Halere, buruarekin lehiatu zen eta brontzea eskuratzeko gai izan zen. Hirugarrenez jarraian domina lortu du Goikoetxeak Espainiako Kopako proba batean.
Antxon Lekarozek eta Aritz Garciak ere txapelketa ona egin zuten, baina podiotik kanpora geratu ziren, bosgarren eta bederatzigarren, hurrenez hurren.
Kadete Mailakoen hurrengo txapelketa garrantzitsua otsailean izango da, Gipuzkoako Txapelketa.