5.037 erosketa egin dituzte Oiartzunen, sei hilabetean, ontzi berrerabilgarriekin
Ontziratuz Zaitez kanpainaren barruan, iazko ekainetik abendura, 5.037 erosketa egin dituzte oiartzuarrek ontzi berrerabilgarriekin. Horietatik gehienak, %83 arrandegietan egin dira. Hala, kanpaina hori bukatutzat eman dute Kutxa Ekoguneak eta udalak, baina esan dute kanpainak iraun bitartean “hartutako ohitura onak” mantentzeko aukera badutela herritarrek herriko arrandegi eta harategietan.
Horren harira, zozketak egin zituzten abenduan. Horrela, 20 euroko erosketa txartelen irabazleak honakoak izan dira, zozketa bidez: Izaro (2023), Maritxu (1976) eta Lizar (390). 50 euroko erosketa txartelenak, berriz, honako harategietakoak: Zalakain (184) eta Martin (130).