Udalak egin duen 2014ko aurrekontu proposamenak ez duela "herriko sentsibilitate guztien pluraltasuna errespetatzen" iritzi dio Errenteriako PSE-EEk
Udalak egin duen 2014ko aurrekontu proposamenak ez duela “herriko sentsibilitate guztien pluraltasuna errespetatzen” iritzi dio Errenteriako PSE-EEk: “Hainbat gabezia ditu, eta faboritismoak, eta zor publikoa %16 handituko da”. Hori kontuan hartuta, zuzenketak egingo dituela adierazi du, “interes publikoaren defentsan”.
Zentzu horretan, “gobernu taldeak kontuan hartu ez dituen eskaerak” jasoko dituela azaldu du talde sozialistak, eta elkarte eta tokiko erakundeei euren proposamenak bidaltzeko eskatu die.
Horretarako, ostirala baino lehen, hilak 10, eskatu du proposamen horiek bidaltzeko. Bi bide daude 943 51 99 99 telefono zenbakira deituta edo
pserrenteria[abildua]gmail.com helbidera idatzita.
Aurrekontuak urtarrileko udalbatzarrean eztabaidatuko dituzte, hilaren 28an.