Erregeek poztasuna banatu dute Oarso Bidasoan
Errege Magoen desfileak egin zituzten atzo Oarso Bidasoko herri gehienetan (irudiak Trintxerpekoak eta Donibanekoak dira). Poztasuna ekarri zuten ekialdetik, opariekin batera. Batez ere, Trintxerpen egion zieten harrera hunkigarriena, bertan joan den astean izandako sutearen oihartzunak bizirik dirauelako. Goizean, berriz, opariz bete dira etxeak. Horrela, Gabonetako egunak bukatutzat eman dituzte herritarrek.