'Herritmo' azken lana aurkeztuko du gaur Donostian Kukaik
http://www.youtube.com/watch?v=RB0Zyuzsu4w
Donostiako Kursaalean aurkeztuko du gaur Kukai dantza konpainiak Oreka TX eta Kalakan taldearekin elkarlanean landu duen Herritmo ikuskizuna. 20:00etan hasiko da.
Donostiako Kursaalean aurkeztuko du gaur Kukai dantza konpainiak Oreka TX eta Kalakan taldearekin elkarlanean landu duen Herritmo ikuskizuna. 20:00etan hasiko da.
Hostoak lanean Oreka TX-arekin egindako lankidetza errepikatu du azken lanean Kukaik, eta Kalakan taldearen ahotsa ere batu zaio. Horrenbestez, dantza, musika eta kantua batuko ditu Herritmo-k. Lan horren ardatza herri kirolak izango dira. Ikuspegi artistiko batetik landu dituzte, lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta baserriko lanabesak soinu tresna modura baliatuz.
Hansel Cerezak zuzendu du lana. Fura dels Bauseko sortzaileetako bat da, eta sona handikoa ikuskizunaren munduan. Hala nola, Cirque du soleilen Love azken laneko lantaldeko kidea da.