Bideak hobetzeko asfaltatze lanak egingo dituzte Errenteria-Oreretan
Udalak 103.746,67 euro inbertituko ditu.
Bideen egoera hobetzeko asmoz, herriko bide sare nagusiaren zati bat asfaltatuko du Errenteriako Udalak. Trafiko Departamenduak jakinarazi duenez, hainbat gune izango dira asfaltatuko dituenak: Gaztela-Mantxa biribilgunea, Beraun kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko bidea eta Sorgintxulo kalea, batetik; Murumendi kalea, Fanderiako pasealekua eta Hombrado Oñatibia kalea, bestetik; eta azkenik, Nafarroa etorbidea eta Beraun kalea.
Lehenengo taldetxoari dagokionez, asfaltatu jarraia egingo dute; bigarrenari dagokionez, zatikakoa eta azkenekoari dagokionez, gainbidea.
Udalak 103.746,67 euro inbertituko ditu.