Arropa eta bestelakoak eramaten jarraitzen dute Zirizara
Jendeak arropa, garbitzeko produktuak, jolasak... uzten jarraitzen dute Trintxerpeko Ziriza Etxean, Urtezaharreko sutean kaltetuak izan ziren bizilagunentzat. Horiek ere hurbildu dira beharrezkoak dituzten gauzen bila. Boluntarioek jendearen jarrera eskertu dute, baina gauzak erosi beharrean, kontu korrontean dirua sartzeko gomendatu dute: 3035 0010 8501 01 103875 (Laboral Kutxa).
admin
Bidasoa
[nggallery id=51]
Trintxerpen sartzearekin batera, jende ugari pilatuta dago sutea izandako tokian. Horien artean hainbat lagun poltsekin ikusi ahal izan dira goizean. Ziriza Etxera zihoazen. Elkartasun gune horretan aritu dira hainbat gauza uzten herritarrak eta ingurutik etorritako bizilagunak kaltetuek erabili ahal izateko. Sartzeko ilaratxo bat zegoen, eta sartu bezain laster, batez ere arropa ikus zitekeen. Piletan banatuta daukate.
Sarreran ibili da ekarpenen bat ematera joan direnen galderak erantzuten Tina Jacob. Beste hainbat lagunekin batera, boluntario lanetan ari da trintxerpetarra. Bera eguerdiko ordubiak arte egongo dela esan du, baina bueltatzeko asmoa duela, beste lankideak egiten ari diren bezala. Jendeari eskerrak eman dizkie poltsa utzi bezain pronto. Hala ere, arropa nahikoa badutela esan du, baita era guztietako produktu eta bestelakoak ere atzo eskatu zituzten zartaginak tarteko. Ilerako eta gorputzerako xaboiak eramatea eskatu dutela azaldu du, “goizean jende asko etorri da xaboi eta garbitzeko produktuez betetako poltsekin”. Zentzu horretan, ekarpenen bat egin nahi dutenei “erosi baino dirua emateko” eskatu die: “Hobe da 2 euro gastatu beharrean 2 euro sartzea kontuan”. Kontu korronte zenbakia banatzen aritu da, Laboral Kutxakoa: 3035 0010 8501 01 103875.
Era berean, dirua lortzeko hainbat ideia dituztela jakinarazi du, eta azoka gehiago asmoa dutela. Era berean, elkartasun futbol partida bat ere egiteko asmoa dutela gaineratu du: “Ideia ugari dauzkagu, baina oraindik ez daude zehaztuta”.
Kaltetuak gauzen bila
Eta goiko pisuan, boluntario gehiago. Horiek ekarritako produktu guztiak sailkatzen aritu dira: arropak (emakume, gizon eta haurrenak), jostailuak, peluxeak, etxeko tresnak, maindire eta mantak… Hasieran denak pilatuta zaudela esan dute, baina dagoeneko ari direla hori txukuntzen.
Tartean, kaltetu batzuk ere ikus zitezkeen. Horietako bat da Gabriel. Bera 7. zenbakiko 3. solairuan bizi zen emazte eta alabarekin. Duela lau egunetik jertse berarekin dagoela esan du, eta jertseren bat ari dela topatzen. Alaba ez dela etorri aipatu du, lotsagatik. Orain Lintzirin hotelean daudela esan du, eta ondo daudela. Hiru otordu ematen dizkietela eta tratu ona ematen ari direla. Hala ere, kezkatuta agertu da etxearekin. Atzo gauzen bila joatean urez beteta ikusi zutela esan du.
Beste kaltetu bat noraezean dabil, Tere. Oraindik, malkoak ateratzen zaizkio gertatutakoaz hitz egiten duenean. Bera 5. zenbakiko azken solairuan bizi zela esan du, eta “dena” galdu duela. Noraezean ibili da, ez dakiela zer behar duen esan du. 9 urteko neskatxa batek lagundu dio, bera ere auzotarra. Boluntarioak ere hurbildu zaizkio laguntzera. Jendeak erakutsitako elkartasunaz txundituta agertu da.
Elkartasun ekimena bihar
Bihar, igandea, elkartasun azoka egingo dute Azkueneko garbitokian. Jendea hurbildu dadin animatu dute. 11:00etan hasiko da ekimena.
Horrez gain, Mitxintxola mendi lasterketaren ordu berean, Trintxerpen sutearen kaltetuengatik bilketa bat egingo dute. Sariak ematekoan bote bat jarriko dute. Kontu korronte zenbaki bat ere jarri dute ekarpena egiteko: 2095 5400 08 1069100112 (Kutxabank). Kontzeptua: Trintxerpe. Mendi martxa 10:00etan hasiko da, plazan, ordubete beranduago lasterketa, eta sari banaketa 11:45ean.
Suhiltzaileak
Gaur ere hurbildu dira suhiltzaileak Trintxerpera. Gaurkoan 7. atariko azken pisuko etxe batetik kristalak kentzen aritu dira, haizearekin horiek lurrera erortzeko arriskua zegoelako.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.