Trintxerpeko familiei laguntzeko materiala jasoko dute Oiartzunen
Trintxepeko Euskadi Etorbidean izandako sutean kaltetutako familiei laguntzeko materiala biltzen ari dira Ana Alvarez Terapia Zentroan (Kazkazuri plaza) eta Makutxo eta Ganbara tabernan. Janaria, jostailuak, arropa edota etxeko gauzak eramateko eskaera egin dute. Bildutakoa datorren igandean, hilak 5, Trintxerpen egingo den ekimenera eramango dute.