Igande honetan, hilak 5, Azkueneko garbitokian elkartasun ekimen berezia egingo dute 11:00etatik aurrera. Ekimen horretarako materiala biltzen hasiak dira dagoeneko Oarsoaldeko hainbat gunetan. Batez ere, sukaldeko materiala, mantak eta eskuoihalak uzteko eskatu dute.
Igande honetan, hilak 5, Azkueneko garbitokian elkartasun ekimen berezia egingo dute 11:00etatik aurrera. Ekimen horretarako materiala biltzen hasiak dira dagoeneko Oarsoaldeko hainbat gunetan. Batez ere, sukaldeko materiala, mantak eta eskuoihalak uzteko eskatu dute.
[box]
Bilketa guneak:
- Visual Grafik. Zumalakarregi, 8 (Pasai Antxo)
- Azkuene taberna. Azkuene kalea (Trintxerpe)
- Trintxerpeko merkatua
- Trintxerpeko Alkateordetza. Euskadi Etorbidea
- Amets gabinete pedagogikoa. Serapiko Mujika 18, behea. (Bidebieta)
- Ana Alvarez zentroa. Plaza Kazkazuri, 1. (Oiartzun)
[/box]
Bermeoko kaltetuek euren laguntza eskaini dute: 627 97 07 53
Sukaldeko materiala behar dute
Materiala ari dira jasotzen, batez ere arropa, baina gehiago ez dutela behar esan dute udaletik. Orain, ordea, sukaldeko tresnak behar dituztela jakinarazi dute: platerak, zartaginak eta bestelakoak. Baita mantak, eskuoihalak eta antzerakoak ere.
Era berean, kontu korronte bat ere ireki dute familiei laguntzeko: 3035 0010 8501 01 103875.
Pasaia osoko herritarren plataforma bat ere sortuko da ekimen desberdinak antolatu eta koordinatzeko kaltetuentzako ahalik eta laguntzarik handiena lortzeko helburuarekin.
Hurrengo egunetan ere
Hilaren 7tik 12ra bitarte arropa eta mantak jasoko dituzte Casa Aramendiak dituen gozotegietan (Errenteria-Oreretan Biteri kalean; Donostian, Urbieta kalean; Madrid etorbidean; Mirakruz kalean; Txurrka kalean; Getaria kalean; Matia kalean; eta Narrika kalean. Material hori Pasaiako Caritasera eramango dute, horiek Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetakoekin harremanetan daude.
200 motorzale
Moto Cluben ekimenez, 200 motorzale Lintzirin Hotelean elkartuko dira eta elkarrekin Trintxerpera joango dira euren ekarpena egiteko asmoz. Igandean aterako dira hoteletik, 10:30ean.