Urtarrilaren 5ean arratsaldeko zazpirak eta laurdenetan iritsiko da Kai Zaharrera Errege Magoen itsas ontzia. Aurretik haien laguntzaileak bertaraino iritsita izango dira, Mendelu auzoko Betharrametik desfilean oinez joan eta gero. Urtero bezala, Errege Magoek Hermandadeko leihoetatik agurtuko dituzte haurrak eta ondoren hasiko dute desfilea kalez kale.
Desfilearen ondotik, Gernikako Arbolako lorategietan Jesus haurraren gurtzaren antzezkizuna egingo dute eta San Gabriel zaharren egoitzara joango dira gero.
Errege Magoen desfilea
- 17:45. Desfilearen hasiera Mendelun (Betherram).
- 19:15. Errege Magoak Kai Zaharrera iritsiko dira eta Hermandadetik haurrak aurtuko dituzte. Ondoren desfilea hasiko da: Domingo de Egia Kalea, Almirante Alonso Kalea, San Pedro Kalea, Harresilanda Kalea, Gernikako Arbola.
- 20:15. Errege Magoen gurtza, Gernikako Arbolako jaiotza Bizidunean. Jarraian San Gabriel egoitzara joango dira, Kale Nagusitik Arma Plazaraino igota.