Euskal Herriko Ezker Pareteko Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte bihar Txosteko pilotariek
Euskal Herriko Ezker Pareteko Txapelketako finalaurrekoak izango dira bihar eta Oiartzungo Txost taldeko pilotariak bertan izango dira. Taldetik nabarmendu dutenez, “ez da broma hegoaldeko pilotarientzat Euskal Herriko txapelketan finalaurrekoetara iristea”.
Hauek dira jokatuko dituzten partidak:
Junior Maila
Hendaian, 16:00etan.
Noizbait (Hazparne)-Txost ( Zabala, Nazabal. Oiartzun)
Gazte Maila
Donibane Lohizunen, 18:30ean
Kapito Harri (Uztaritze)- Txost (Ondaro, Leonet. Oiartzun)
Animatu nahi izanez gero, Tolarieta auzoan elkartzeko proposamena egin dute. 15:00etan elkartuko dira eta hortik Hendaiara zen Donibane Lohizunera joango dira.