Eremu termoludikoa merkeagoa izango da hil honetan
Hilaren 6ra bitarte Elorsoro kiroldegiko eremu termoludikorako sarrerak 7,20 eurotan erosi ahal izango dituzte bazkideek 90 minutuko saioetarako. Erositako txartel horiek maiatzaren 31 bitarte erabili ahal izango dituzte bazkideek zein bazkide ez direnek. Matrikulan ere izango dira aldaketak hil honetan; izan ere, bazkide egiten direnek dohainik izango dute.
Laguntzak eskatzeko epea irekita dagoela jakinarazi dute. Horretarako Oiartzunen erroldatuta egotea ezinbestekoa da eta udalarekiko zerga-obligazioak eguneratuak izatea. Eskaerak egiteko azken eguna otsailaren 28a da, kiroldegiko harreran. Nortasun agiria, familia liburu, errolda eta elkarbizitza agiriez gain, bakoitzaren egoera azaltzen duten agiriak aurkeztu beharko dira; hala nola, errenta aitorpena, langabezia txartela, ikasketa agiriak, pentsio agiriak edota nominak. Laguntza jasotzen dutenek gutxienez kiroldegiaren %30eko erabilera bermatu beharko dute.
Kiroldegian hilaren 7an, asteartea, hasiko dute ikastaroen denboraldia.