
Iazko parte hartzaileak
Itsas Mendik laugarrenez antolatu du Mitxintxolara Igoera lasterketa. Mendiko proba da, denera 3,4 kilometro luzekoa, eta 332 metroko altuerara iritsiko dira parte hartzaileak. 11:00etan abiatuko dira kirolariak Santiago plazatik, izen ematea doan da, eta sariak lasterketa bukatutakoan banatuko dituzte Goiko Kantinan; pintxoak banatuko dituzte bertan.
Aurretik, baina, Mitxintxolara joateko aukera izango dute haurrek, 10:00etan martxa abiatuko baita, gurasoekin, Mitxintxola aldera.
Sariak, honakoak: txapela lehen neska zein mutilarentzat. Mariskada bat ere zozkatuko dute.