Gabonetako oporraldian, haurrentzako kale ekintza saio bereziak antolatu ditu Tta-kek. Abaraxka ludotekako hezitzaileek eta kale ekintzako begiraleek dinamizatuko dituzte saioak.
Egitaraua:
- Abenduak 26, osteguna: Erromeria, Doneztebe plazan (17:00).
- Abenduak 27, ostirala: Gabonetako haur parkea –puzgarriak-, Elorsoro kiroldegian (11:00-13:00 eta 16:30-19:00).
- Abenduak 28, larunbata: Galiziako musika herrikoiari buruzko kontzertu didaktikoa Soinuenean, Ergoien (11:30).
- Abenduak 30, astelehena: Irrien Lagunen ‘Arrantzara dantzan’ ikuskizuna, Doneztebe plazan (17:00).
- Urtarrilak 2, osteguna: Urte berriari ongietorria, Abaraxka ludotekan (17:00).
- Urtarrilak 3, ostirala: Zinema euskaraz, LH 4. maila artekoentzako, udaletxeko areto nagusian; eta LH 4. mailatik gorakoentzat, Abaraxka ludotekan (17:00).
- Urtarrilak 4, larunbata: Familian jolasean, Abaraxka ludotekan (17:00).