Gabon kontzertua emango du AMAk, Fatimako parrokian
AMA Andra Mari Abesbatza, Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute, 20:00etan, Fatimako Andra Maria elizan. Haur, nerabe eta gazte koruak Imanol Elizasuk zuzenduko ditu, eta AMA, berriz, Jose Manuel Tifek.
Hainbat gabonetako abesti kantatuko dituzte: Gabon izar eder, Din, dan don, O eguberri txuria, Veni Domine, Who is the baby.