Asiako liztorraren habi gehiago ez dituzte suntsituko
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoko Foru Aldundiak liztor beltzaren (Asiako liztorra bezala ezagunagoa) habiak kentzeko protokoloa bertan behera utzi du.
Udalaren arabera, protokoloan parte hartu duten gizarte eragileek jakinarazi dute liztorren habiak hutsik edota oso larba gutxirekin geratzen direla: “Liztorrek bere ziklo biologikoari jarraituz, urte garai honetan, tenperatura eta abarren ondorioz, habiak hustu egingo dituzte. Hainbat liztor eme ernalduk negua igarotzea lortuko dute, eta hurrengo urtean habia berri baten bidez iraunaraziko dute espeziea. Beraz, habia zaharra ez dute erabiliko, eta euria eta abarri esker, desagertu egingo dira”.