Txistulariek Gabonetako kontzertua emango dute igandean

Kontzertu berezia emango du Udal Txistulari Taldeak igande honetan, hilak 22, 12:30etik aurrera, udaletxeko arkupeetan. Gabonekin lotutako kontzertua prestatu dute, eta bertan, Langaitz ikastolako LHko ikasleen laguntza jasoko dute. Bertan, Euskal Herriko eta atzerriko gabon doinuak entzun ahal izango da. Egitaraua
  • Eguarri Bezpera Luis Urteaga
  • Aupa goazen Herrikoia
  • Xamarra zahartxo bat Herrikoia
  • Alaken Herrikoia
  • Eguberria Aita Hilario Olazaran
  • Oilarra kanta kantari Herrikoia
  • Trakatan, trakatan Herrikoia
  • Mendi aldetik datoz Herrikoia
  • Eguberriko alborada Luis Urteaga
  • Atzerriko eguberria Jose Ignazio Ansorena
  • Olentzero Herrikoia
  • Hator, hator Herrikoia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.