'Gure berts(i)oa, irundarrak bertso kantari', Irunabarren diskoa hiriko bertso ondarea betikotzeko
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak diskoa egin du, Gure berts(i)oa, irundarrak bertso kantari izenekoa, "Irungo herriak berez baduen, baina askotan isilean pasatzen den bertsozaletasunari forma berezia" emateko. 14 bertso musikatuz eginiko diskoa da
http://youtu.be/x_5WIz-f2O8
admin
Bidasoa
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak diskoa egin du, Gure berts(i)oa, irundarrak bertso kantari izenekoa, “Irungo herriak berez baduen, baina askotan isilean pasatzen den bertsozaletasunari forma berezia” emateko. 14 bertso musikatuz eginiko diskoa da, eta hori egiteko, denera, 50 lagunez oastutako lantaldea osatu dute, “musikariak, maketagilea, marrazkilaria, gurasoak zein gure hiriko bertso ondarea biltzeaz arduratu direnak”.
Irunabarretik jakinarazi dute partaide bakoitzak Irunekiko, edo hiriko historia nahiz istorioekiko, “sentimenduekiko edo bizitzarekiko dugun bertsioa” azaltzen duela kontakizun intimoekin, eta “adierazpen kolektikoa” dela.
Urtebete da diskoaren ideiarekin lanean hasi ziren Irunabarreko kideak, “eta hasiera batean ezinezkoa zirudien arren”, egin dute. Hasieran hiriko bertsolari, bertsozale eta bertso eskoletako lagunei eman zieten egitasmoaren berri, eta horien bultzadarekin aurrera atera da egitasmoa. Ondoko bideoa diskoaren aurkezpenekoa da.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.