Urdanibia plaza (argazkia: irun.org)
Urdanibia plazaren biziberritzearen gaineko xehetasunak emango ditu bihar (hilak 17, asteartea) Irungo alkate Jose Antonio Santanok, 19:00etatik aurrera, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan (Urdanibia, 6). Lan eta Azpiegitura Publiko teknikariak ere izango dira alkatearekin batera xehetasunak ematen. Aurki hastekoak dira bertako lanak, baina hasiera batean, bertan egiten diren jarduerak oztopatu gabe (larunbateko azoka, San Tomas Eguna…).
Bileraren helburua da hasieran zer egingo den jakinaraztea herritarrei, eta horren epeen berri ematea ere. Lanek 3,5 milioi euroko aurrekontua dute, eta Urbycolan eta Grama enpresek osatutako aldei baterako enpresen elkarteak egingo du, 13 edo 14 hilabeteko epean.