San Juan plazako liburutegiaren lehen fasea adjudikatu du Irungo Udalak
San Juan plazako liburutegi berria egiteko lanen lehen fasea adjudikatu du Irungo Udalak, Obras Especiales Gipuzkoa SAri hain zuzen, 2.369.184 eurogatik hain zuzen ere. Kontratu horren bidez liburutegiaren lehen solairua egokituko da, (5.120 metro koadroko azalerakoa da solairu horren azalera, eta erdia liburutegiarena izango da).
Liburutegi berrian, azpiegitura horien ohiko zerbitzuez gain, Gazte Informazio Bulegoa jarriko dute, ikasketa aretoak egongo dira (100 bat lagunentzat), talde lanerako bulegoak jarriko dituzte, eta KZgunea ere izango da.
Haurren liburutegia ere egongo da, baina nagusiarekiko guztiz autonomoa izango da, nahiz eta kristalezko pareten bidez lotura bisuala izan. Izan ere, liburutegiaren egitura zabala izango da, oztopo arkitektonikorik gabekoa.