Plaiaundiko Ekoetxeko erakusketa berritu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Eskualdeko Garapeneko Fondo Europarraren laguntzarekin (POCTEFA) eta Txinbadia proiektu barruan, Txingudi-ko paduren interpretazio zentroaren -Txingudi Ekoetxea- erakusketa iraunkorra berritu du. Jaurlaritzatik adierazi dutenez, “zentroaren irudia gaurkoratu eta espazioaren irudi baterakoagoa ematen du” erakusketa berriak.. Erakusketa berria, Txingudiko paduren gaur egungo egoerari moldatuta dago eta bertan, erakusketa-taula bitartez: hegaztien migrazioa, badiako historia, Txingudi lau urtaroetan, hegaztien ezaugarriak eta Txinbadia proiektua azaltzen da. Zentroak ere harrera eta informazioa gunea, dokumentazio gunea, hornitutako bi behatoki, ikus-entzunezko gela, badiaren maketa, paduraren diaporama, animalien arrastoak eta hondarrak eta haur txokoa hartzen du, bertan bisitari gazteenak natura eta hegaztien mundura gerturatzeko aukera dute jolas desberdinen bitartez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.