Lekuona eta Gaztelutxo, tokiko gobernu batzarreko gaiak
Tokiko Gobernu Batzarra bilduko da, etzi, hilak 18, 09:30ean. Hainbat gai izango ditu eztabaidatzeko. Hala nola. Lekuona eraikinaren egitura kontsolidatu eta kutsadura kentzeko lanak adjudikatzea landuko dute. Bestalde, Gaztelutxo erabilera anitzeko harrera zentroaren kudeaketa integralaren gainean hitz egingo dute, aldi baterako harrera, laguntza eta tailer okupazionalaren bidez gizarterako proiektuaren gainean, zehazki.
Hurrengo puntuan, Errenteriako Udalaren eta bere erakunde autonomien ondare erantzukizuna eta bere ondasunetan sortutako kalteak babesteko aseguruak adjudikatzea eztabaidatuko dute, eta azkenik, Orereta Xake Taldea dirua ez irabazteko udal intereseko udal elkarteen erregistroan sartzea.