Gabonetako ludoteka izango dute Anakako auzo elkartean
Hilaren 23tik urtarrilaren 3ra arte Gabonetako ludoteka zerbitzua prestatu dute Irungo Anaka auzo elkartean (hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da). 3-9 adin tarteko haurrentzako da, eta prezioa, egun guztietarako, 40 eurokoa da. Goizetik da ludoteka, 09:00etatik 13:00ak arte.
Aldez aurretik eman behar dute izena interesdunek, eta hori egiteko badago eguna: hilaren 18a (asteazkena), 18:00etatik 20:00etara Anakako auzo elkartean bertan. Informazioa eskatzeko, 670 32 12 98 telefono zenbakira dei daiteke (Esther).