Milatik gora marrazki Gabonak ilustratzeko

Epaimahaiak dagoeneko erabaki ditu Gabonetako 50. marrazki lehiaketaren irabazleak. Aurten 1204 lan jaso dituzte, gehien gehienak, Pasaiako ikastetxeetan landutakoak. Sari banaketa hilaren 20an izango da, Pasai Antxoko kultur etxean, 18:30ean. Aurten 50.urteurrena ospatzeko asmoz, omenaldia egingo diete epaimahaikideei – Jose Mensuro, Juan Antonio Garcia, Marisa Prego eta Izaro Mairiezkurrena- eta urte hauetan guztietan liburutegiarekin batera lehiaketa antolatzen lagundu duten ikastetxeei: La Anunciata, Karmengo Ama eta Pasaia-Lezo Lizeoa. Saritutako marrazkiak zein lehiaketara aurkeztu dituzten gainontzekoak kultur etxean jarriko dituzte herritarrak ikus ditzaten. saridunak 2013
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.