Irungo EH Bildu: "Edukiontzi berdeak erretiratzen hasi behar dira"
Irungo EH Bilduk, Txinzerrek edukiontzi marroiaren emaitzak eman izanaren harira, gogoeta egin du prentsa ohar bidez. Batetik esan du 2011n edukiontzi marroiaren proba pilotua abian jarri zeneko familiei erdiak ez duela bat egin ekimenarekin, “herritarren borondatea eta kolaborazioari administrazioaren esfortzua gehitu behar diogu halakorik gerta ez dadin”. Bestetik, errefusa biltzeko edukiontzi berdeak kentzeko eskaerak egin du EH Bilduk, “hori da eman beharreko hurrengo urratsa”.
Koalizikoko kideek uste dute “abian jarritako bidean sakondu” behar dela, “birziklatze tasa handitzen, ahalik eta frakzio gehien bereizirik biltzen”, eta egokitzat eman du edukiontzi marroia ahalik eta toki gehienetara zabaltzea, “herritarrei erraztasuna ematea baita”. Baina hobetzekoen artean jarri du ostalaritza, denda, enpresa sektoreetan ere abian jarri behar direla hondakinak gaika biltzeko egitasmoak, “guztiok ditugun helburuak lortzeko bidean jarriko ginateke horrela”.
Azkenik, Irungo EH Bildu pozik agertu da errauste planta ez eraikitzeko herritarrek egin duten “esfortzu eta lanagatik”, eta hori egiteagatik zoriondu ditu.