
‘Eguberri Umama’-ren entsegu bat
Igande arratsaldean Gabonetako euskal abestien moldaketak jasotzen dituen
Eguberri Umama – Basque Christmas Songs proiektuaren aurkezpena egingo dute Hondarribiko Itsas Etxean, 19:00etan. Juantxo Zeberio konpositorearen ideiari jarraituz, euskal Gabon kantak moldatu dituzte jazz laukote batek eta abesbatza batek elkarrekin interpretatu ditzaten.
Zeberiok berak gidatuta goi mailako musikari laukotea elkartu da Eguberri Umamarako, eta Hondarribian bizi den Migel Zeberio lehengusuak sortu eta zuzenduriko Sustraien Ahotsak abesbatzarekin batera aritu dira proiektuan lanean. Bi taldeak, laukotea eta abesbatza, igoko dira Itsas Etxeko taulara igandean.
Eguberri Umama proiektuaren emanaldirako sarrerak 5 euroan jarri dituzte eta dagoeneko
Interneten eros daitezke (Kutxabankek 0,60 euroko komisioa kobratzen du sarrera bakoitzeko). Bestela, Itsas Etxeko leihatilan jarriko dituzte igandean salgai, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.