Elkarretaratzea egingo dute etzi Hendaiako atzerritarren atxikitze zentroan
SOS Arrazakeriak, CIMADEk eta Ipar Euskal Herriko Isiltasun Zirkuluen Elkarteek deituta, elkarretaratzea egingo dute etzi (igandea, hilak 15), 11:00etatik aurrera Hendaiako atzerritarren atxikitze zentroan. Salatu nahi dute “deliturik ez duen jendea” atxilotua dutela bertan, “administrazio arau soil bat ez betetzeagatik”. Aldi berean, gisa honetako zentro guztiak itxi daitezela eskatuko dute elkarretaratzearen deitzaileek.