
Donibaneko plaza, aurreko urte bateko santomasetan
Santiago plazan bilduko dira igandean beren produktuak saltzera irtengo diren artisauak. 10:00etatik aurrera izango dira han, trikitilarien kalejira irtetearekin batera. Bien bitartean, ohitura lege eta Aiton Amunen Aterpekoek konpota prestatzeari ekingo diote. Eguerdian, berriz, Lizeoko ikasleek kantatuko dute, gurasoen eta herritarren begiradapean. 13:00etan, Andoni Oilokiegik girotuko ditu plazara biltzen direnak, Eneko Seinek sagardoren ekoizpenaren gainekoan azaltzearekin bat. 14:00etan egingo dute euskal produktuen saski baten zozketa.
Gaurko, berriz, taloak egiteko tailerra eta txokolatea jateak antolatu ditu Itaia Kolektiboak, 17:00etatik aurrera, Meipin.