Damba taldeak Banakon joko du larunbatean
Larunbat honetan, hilak 14, Damba taldearen kontzertua ikusteko aukera izango da Banako tabernan, 3 euroren truke. 22:30ean hasiko da kontzertua. Hautsi… eta izan zaitez zu diska berria aurkeztera datoz Dambakoak. Zortzi musikariz osatutako taldea da eta hainbat estilo uztartzen dituzte.