Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Presoen alde Bilbon irudikatuko duten itsasorako deialdia egin dute Hondarribiko "tantek"

admin
Bidasoa
2013/12/12
Tantaz tanta

Gizarteko hainbat arlotako pertsonak elkartu ziren Zuloaga Etxean

Urtarrilaren 11n Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestaziora joateko konpromisoa hartu zuten 50 lagun inguruk atzo arratsaldean Zuloaga Etxean. Bilboko deialdia herriz herriko atxekimendu asko jasotzen ari da eta atzo bertara joateko deialdia egin zuten Hondarribian, Tantaz tanta herri ekimeneko herriko taldeak egindako deialdiari erantzunez. “Hondarribian ere asko gara deialdiarekin bat egiten dugunak, asko ezezagunak eta beste asko euren jardunagatik oso ezagun direnak, arlo ezberdinetan aritzen direnak”, azaldu zuten ekitaldiaren aurkezleek. Kultura arloko jendea zegoen, kirolariak —arraunlariak eta txirrindulariak, besteak beste—, hezkuntzakoa, ostalariak… “Tanta ezberdinak izanik ere, Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira goiburuarekin bat egiten dugu”, gehitu zuten. Ekitaldia bukatzeko taldeko argazkia egin zuten bildutakoek, baina horren aurretik Tantaz tanta ekimenaren manifestua irakurri zuten. Testuak ere, aurrera begiratzeko beharra nabarmendu eta horretarako espetxe politika aldatzea ezinbestekoa dela adierazten du: “Geroari begira jarrita gaude hemen, baina, ezer baino lehen, gatazkak utzitako zauriak itxi eta pilatutako sufrimendua arindu beharko dugu. Hortaz, pertsona guztien giza eskubideen errespetua zein presoei, iheslariei eta haien gertukoei ezartzen dizkieten salbuespeneko neurrien amaiera eskatzen dugu. Egiaz sinesten baitugu espetxe politika hau konponbiderako eta bakerako oztopoa dela, eta egoera iraultzeko ezinbestekoa dela gizartearen inplikazioa”. “Aitortza” erta “erreparazioa” Aurrera begiratze horretan aurretik egindakoa aztertu behar dela onartzen du idatziak eta, konponbiderako, “aitortza” eta “erreparazioa” behar direla gaineratzen du: “Nazioartean izan diren esperientzia guztiek erakusten dutenez, gatazka bat itxi nahi denean haren ondorioei heldu behar zaie nahitaez, besteak beste, biktima guztiei aitortza eta erreparazioa emanez eta preso eta iheslariak etxeratzeko bidea markatuz”. Amaieran, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den mobilizaziorako deialdia luzatzen du Tantaz tanta ekimenaren manifestuak. Testua osotasunean irakurri nahi duenak Tantaz tanta ekimenaren webgunean aurkitu dezake.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.