Xenpelar Bertso Eskolaren ekimenez, urtero moduan, Gabonetan ekitaldiren bat egiten dute. Aurten, hiru musikari handi igoko dira oholtzara: Mikel Markez, Erramun Martikorena eta Arkaitz Miner. Bertso eskolak aurreratu duenez, bertsoa, abestia eta musika uztartuko dituzte.
Ekitaldia hilaren 22an izango da, eta 18:30ean hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean.
Lehenik eta behin, bertsopaper lehiaketetako sariak banatuko dituzte, eta gero hasiko dira saioarekin.
Sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean egongo dira salgai, 3 euroan. HITZA-ko harpidedunek ere bi sarrera lortzeko aukera izango da
Internet bidez edo 943 34 03 30 telefono zenbakira deituta.