2014ko Euskal Federatu Txartelak egiten hasi dira Girizia mendi taldeko elkartean. Txartela egin nahi dutenek bi modu dituzte: elkartera bertara joan daitezke abendu eta urtarrileko asteartetan, 19:30etik 21:00ak bitarte eta otsailetik aurrera asteartetan ere, 20:30etik aurrera. Bestela,
Giriziako webgunearen bidez ere egin daiteke.
Egutegia prestatzen
Hurrengo urterako egutegia ere prestatzen hasiak dira eta proposamen berri edo desberdinak biltzeko deia luzatu dute.