'81 amama' dokumentala proiektatuko dute gaur
http://vimeo.com/75777108
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatutako Abendu kulturalaren barruan, 81 amama dokumentala proiektatuko dute gaur, udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Dokumentalaren egile Izaro Gonzalez Ieregi bertan izango da eta proiekzioa eta gero solasalditxo bat izateko aukera izango da.