Rentoksek Euskadiko Kopako finala galdu zuen Atleticoren kontra
Softboleko Euskadiko Kopako partidak izan ziren duela bi asteburu Galtzarabordako kiroldegian. Horien artean, herriko talde bat zegoen: Rentoks. Parean hiru talde zituen: Orio, Lazkao eta Atletico San Sebastian.
Finaleko txartela jokatzeko ligaxka bat jokatu behar izan zuten egunean bertan. Hala, ligaxkako partidetan gailendu egin zen.
Finala Atletico San Sebastianen aurka zuen. Partida gaizki hasi zuen, 4-0 aurreratu baitziren donostiarrak. Gero, ordea, berdintzea lortu zuen, 4-4. Azken momentuan, ordea, huts batengatik 5-4 galdu zuten.
Orain, oporrak hartuko dituzte orain softboleko neskek, eta urtarrilean hasiko dira berriro aretoko ligarekin.