Astelehenean, abenduak 16, Langaitz Ikastolako gurasoen batzar nagusia egingo dute, 16:30ean, Langaitz LHko jangelan. Puntu nagusiena ikastetxe berria izango da. Ricardo Maritxalar Langaitz Ikastolako zuzendariak aurreratu duenez, fusio prozesu batean sartuta daude duela bi urtetik Langaitz eta Beraun berri, eta 2014 uztailaren 1ean ikusiko du argia. Ikastetxe berriak Bizarain izena izango du.
Honakoa da gai ordena:
- Aurreko aktaren irakurketa.
- Egoera ekonomikoa: azalpena eta onarpena: 2012- 2013 ikasturteko balantzeak eta 2013-2014 ikasturteko aurrekontuak.
- Ikastolako funtzionamendua: egungo proiektuak: HLH, DBH.
- Langaitz Ikastola eta Beraun Berri ikastetxea: Bizarain Ikastola. Emandako pausoak eta egiteko dagoena.
- Besteak.