Kruzeta eta Urkiolara igoko dira mendizaleak
Urdaburu mendizale elkarteak antolatutako Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren ibilaldiak aurrera doaz. Hurrengo larunbatean, hilak 21, egingo dutena 17. etapa izango da, eta aurreratu dutenez, Kruzeta gainetik Urkiolako gainera joango dira. “Bidean Orisol eta Anboto gailurretatik pasatuko da”. Mendi buelta 5 ordukoa izango dela espero dute.
Autobusean joango dira irteera punturaino. Hori Zumardiko autobus geltokitik aterako da, 07:30ean. Izena emateko elkartetik pasatu beharko da. Astearte eta ostegunetan egoten da zabalik 19:30etik 21:30era. Handik pasatzeko aukera ez dutenek telefono bidez egin dezakete erreserba egun eta ordutegi berean 943 52 8 79 telefono zenbakira deituta.