Baratzezainen lehen batzar orokorra egingo du udalak asteazkenean
Datorren asteazkenean Baratza Parkeko baratzazainekin batzar orokorra egingo du Lezoko Udalak. Udaletxeko pleno aretoan izango da batzarra 19:30ean hasita. Lehenengo bileraren helburua erabiltzaileen artean baratza parkeko kudeaketa adostea da eta erabiltzaile guztiak parte hartzera deitu ditu udalak, “garrantzitsua delako guztien artean kudeaketa adostea”.