6 feet and perfect arte galeriaren sukurtsala izango da egun batzuez kirol kaiko Basque taberna
Hondarribiko Kirol kaia pasealekuan dagoen Basque tabernak surfari buruzko argazki artistikoen erakusketa inauguratuko du bihar, ostegunarekin. Angeluko (Lapurdi) 6 feet & perfect galeriak hautatu ditu lanak, kolaboratzaile dituen Europako 25etik gora argazkilarien lanetn artean.
Hondarribiko Kirol kaia pasealekuan dagoen Basque tabernak surfari buruzko argazki artistikoen erakusketa inauguratuko du bihar, ostegunarekin, 20:00etan. Angeluko (Lapurdi) 6 feet & perfect galeriak hautatu ditu lanak, kolaboratzaile dituen Europako 25etik gora argazkilariren lanen artean. Edouard de Dreuzyk sortu du 6 feet & perfect galeria.“Ni ez naiz artista, baina arte zalea naiz eta horregatik sortu dut proiektua”, dio De Dreuzyk: “Mundu osoko argazkilariak elkartu ditugu galerian, Europan guretzat esklusiboki ari direnak”. Argazkilari handiak ageri dira Angeluko galeriako kolaboratzaileen zerrendan: Chris Burkard, Myles McGuinness, Jaider Lozano, Lorenz Holder, Tero Repo, Matt Georges, Mark Fisher, Tom Servais edota Cesar Ancelle-Hansen biarriztarra, besteak beste. Basque tabernarako “argazki unibertsalak, batzutan atenporalak” aukeratu dituzte eta, De Dreuzyrenak ez dauden arren, bera ez baita argazkilaria, bere sinadura nabaria da nolabait. “Argazki ikusgarriak maite ditut, estetikoak” dio, eta zuri beltza asko gustatzen zaiola gehitzen du. Horregatik, ez da kasualitatea Basque tabernarako hautatu dituztenen artean horrelako asko izatea, ikusgarriak, estetikoak eta zuri beltzezkoak. Hortaz, argazkilaritza artistikoa, surfa eta natura maite duenak beste aitzakiarik ez du behar bihartik aurrera Basque tabernan azaltzeko. Argazki paregabeak ikusteko aukera izango du eta, nahi izanez gero, erosteko ere. “Argazki guztiak egileak sinatuta” daudela nabarmendu du 6 feet & perfect Angeluko galeriako arduradunak. 6 feet & perfect aretoko argazkilarien erakusketa bi hilabetez izango dute Basque tabernako hormetan eskegita. Ohiko ordutegian bisitatu daiteke, 11:00etatik gauera arte. Galeriari buruz gehiago ezagutzeko bisitatu bere