Lezoko presoen aldeko ekimena egingo dute Gabonak bitartean, Xabier Alegria eta Lorentxo Aiestaran Fanekas herriko presoei gutunak, argazkiak, poesiak, edo bestelako ekarpenak bidaltzeko aukera izango dute herritarrek, eta presoei, ekimena antolatu dutenen arabera, horiek Olentzerok helaraziko dizkie. “Argazki bat atera koadrilan, familian, bikotean edo bakarka. Jaizkibeli ere atera edo badiari, marrazki bat, belar lehor bat edo poesia bat. Ondoren guk eskutitz bidez helaraziko dizkiegu”, esan dute antolatzaileek.
Horiek bildu eta prestatzeko bi hitzordu jarri dituzte, biak hilaren 24rako: haurrek Lezoko plazan egin dezakete euren ekarpena 10:30etik 12:30era, ondoren horiek Olentzerori eman eta ikazkinak espetxeetara eramateko. Helduen txanda arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara, toki berean. Bi horietan egon ezin dutenek posta elektronikoz bidal ditzakete euren ekarpenak, honako helbidera:
pattiturrikotanta[a bildua]gmail.com.