Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Ibai eta Hazia Libre herri ekimena abiatuko dute Irunen

admin
Bidasoa
2013/12/10
Atzo egin zuten agerraldiaren irudia

Atzo egin zuten agerraldiaren irudia

Herriko tabernen eta Segi gazte erakundearen sumarioen eta epaiketen harira, asteburu honetan hainbat ekimen egingo dituzte Irunen, Ibai eta Hazia Libre izenburuarekin. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 35/02 sumarioaren barruan Hazia elkartea dago (beste 109 herriko tabernekin batera), eta 26/11ren barruan, Segi erakundearena, Ibai Esteibarlanda irundarra (beste 36 gazterekin batera). Horrela, ekimenaren bitartez bi epaiketak bertan behera utz ditzatela eskatuko dute horren sustatzaileek, “Haziaren eta Ibairen absoluzioarekin batera”. Beheko zerrendan daude ostiralerako eta larunbaterako antolatu diren ekimenak. Epaiketa horien atzean “aniztasun politikoa ezabatzeko ahalegin garbia” ikusten dute Irungo Libre jardueraren antolatzaileek, “eta era berean, lan politikorako askatasunaren eta ideia guztien defentsarako eskubideen urraketa argia ikusten dugula gehitu nahi dugu”. Horrelako epaiketei zilegitasunik ematen ez dietela baieztatu dute, eta lan politikoa egiteagatik Ibai Esteibarlanda “terrorista bezala” izendatu dutela. Hein betean, Hazia elkartearen 21 urteko lana aitortu, eta horren balizko itxiera “ulergaitza” dela esan dute. Horrekin guztiarekin epaiketa politiko gehiago ez egitea galdegin dute Libre dinamikaren sustatzaileek, “eskandaluzko instrukzio bidegabeetan” oinarrituta daudelako, eta aniztasun politikoaren eta elkartze, adierazpen nahiz askatasun politikorako bidea “urratzen” dutelako: “Funtsezko eskubideak baldintzarik gabe errespeta daitezela, ditzagula”. Eskaera eta gogoeta horiekin adierazpena egin dute Libre dinamikaren bultzatzaileek. Hori Irungo eragileen artean banatu dute, atxikimendu bila. Horietako batzuek agerraldia egin zuten atzo San Juan plazan. Hazia eta Ibai Libre ekimena, egitaraua: Hilak 13 (ostirala), San Juan plazan akanpada
  • 08:00etan, gosaria eta akanpadaren muntaia.
  • 11:00etan, aerobika.
  • 12:30ean, elkarretaratzea.
  • 13:30ean, bazkaria (norberak etxetik eramandakoarekin).
  • 16:00etan, esku lanak.
  • 17:30ean, txokolate jatea.
  • 19:00etan, hitzaldiak: Kriminalizaziorik ez, eta EH Libre!
  • 21:30ean, afaria (luntx erakoa).
  • 23:00etan, gau jolasak (aukeran).
Hilak 14 (larunbata), Libre Eguna
  • 11:00etan, hasiera ekitaldia.
  • 12:00etan, poteo informatiboa txarangarekin.
  • 14:00etan, bazkaria Hazian. Sarrerak Sunbillan, Aranaztarran eta Hazian (12 euroan).
  • 17:30ean, manifestazioa San Juan plazatik.
  • 19:00etan, kontzertuak tabernetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.